malformazio

izena

Malformazioa da giza gorputzaren atal baten ezaugarri bat; atal batek malformazioa badu, malformaziorik ez duen atal beraren oso desberdina da, eta, beraz, pertsona gehienek izaten duten atalarekiko oso desberdina. Adibidez, eskuak oso handiak izatea, edo begi bat oso handia eta bestea oso txikia izatea. Badira malformazioren batekin jaiotzen diren haurtxoak, hala nola oinetako behatzak elkartuak dituztenak edo esku batean bost hatzen ordez hiru dituztenak, edo belarri bat buruari itsatsita dutenak, edo gorputzeko atalen bat falta dutenak.