mikrobio
Mikrobioak oso organismo txikiak dira. Edonon egon daitezke (uretan, airean, etxeetan, pertsonetan, parkeetan, mendian, Ipar poloan, basamortuan eta abar) eta mikroskopio bidez soilik ikus daitezke. Milioika mikrobio desberdin daude, baina pertsonentzat garrantzitsuenak birusak, bakterioak eta zenbait onddo dira.
mikrobio
Mikrobioak mikroorganismo zelulabakarrak dira, mikroskopio bidez baino ikusi ezin direnak. Mikrobioak edonon egon daitezke. Batzuek gaixotasunak eragin ditzakete, baina gehienak onuragarriak dira pertsonentzat; bizitzeko ere ezinbestekoak dira. Milioika mikrobio desberdin daude, baina pertsonentzat garrantzitsuenak birusak, bakterioak eta zenbait onddo dira (zelula bakarra dutenak). Zenbait espezialistaren ustez, birusak ezin dira mikrobiotzat hartu zentzu hertsian, bizitza propiorik ez dute eta.