orbain
izena
Orbainak dira zauri bat izan ostean larruazalean geratzen diren markak. Zauria itxi egiten da denbora bat igaro ostean eta, orduan, orbaina geratzen da. Ebakuntza bat egiten dizutenean, beti geratzen da orbain bat ebakia egin zizuten lekuan. Denbora igaro ahala, orbainak gero eta gutxiago ikusten dira.
