orezta

izena

Oreztak dira kolore marroi iluneko orbanak, puntu baten antzekoak, eta larruazaleko edozein ataletan irten daitezkeenak. Batzuetan mingarriak izan daitezke, baina normalean ez dute minik ematen. Orinen bat hazi egiten bada edo kolorea aldatzen bazaio, kendu egin behar digute. Horregatik, orinak badituzu, komeni da dermatologo batek kontrolatzea.

Orin eta tita ere esaten zaie.