pandemia
izena
Pandemiak herrialde guztietan hedatzen diren eta jende asko kutsatzen duten gaixotasunak dira; hori gertatu zen COVID-19arekin. Berehala sendatzeko modurik ez badago, baliteke aldi batez etxetik irten behar ez izatea, segurtasunagatik.
pandemia
Pandemiak mundu osoan oso bizkor hedatzen diren gaixotasunak dira. Horrelakoak gertatzen direnean alerta orokorreko egoera eragiten dute, hilgarriak izan daitezkeelako edo gizartearen funtzionamendua aldi baterako geldiarazi.
Pandemiak gertatzen direnean, agintarien helburua da hedapena eta kutsatzeak geldiaraztea. Hori dela eta, zenbait neurri hartu behar dituzte, besteak beste, herritarrak etxetik irten gabe egon behar izatea, 2020an COVID-19ak eragindako pandemian gertatu zen bezala.