psikologo

izena

Psikologoak dira psikologia ikasi duten pertsonak, haurrei eta helduei beren arazoak konpontzen eta gainditzen laguntzen dietenak; horretarako, askotan, arazoaz hitz egitea oinarri duen tratamendu bat erabiltzen dute.

Kontsultan hitz egiten dena han geratzen da, psikologoek ezin baitiote inori ezer esan kontatzen zaienari buruz.

Hitz hau antzinako grezierako psico- ‘arima’ eta -logo ‘espezialista’ elkartuta eratu da.