fonendoskopio

Fonendoskopioa tresna bat da; medikuek erabiltzen dute, bai bihotzaren taupadak entzuteko, bai biriketako hotsak entzuteko, arnasa hartzen dugunean edo eztula egiten dugunean.

gainpisu

Bada osasunerako normaltzat jotzen den pisu bat; pertsona batek hortik gorako pisua badu, gainpisua duela esaten da.

gaixotasun

Gorputzeko atal batean edo askotan mina badugu, gaixotasun bat dugu.

gaixotasun arraro

Gaixotasun arraro esaten zaie ohiz kanpoko gaixotasunei. Munduan pertsona gutxik dituzten gaixotasunak dira eta, normalean, gutxi ezagutzen dira; medikuek ere gutxi dakite gaixotasun horiei buruz, eta horrexegatik esaten zaie arraro.