gorrina
Ikus elgorri.
Ikus elgorri.
Gripea arnas aparatuko gaixotasun kutsakorra da, birus batek eragiten duena; birus hori sudurretik edo ahotik sar daiteke gorputzera.
Haginlariak dira ahoan espezializatuta dauden pertsonak.
Haustura da gorputzeko atal baten apurketa, bereziki hauena: hezur bat, lotailu bat (hezurrak giltzadurekin lotzen ditu) edo tendoi bat (hezurrak muskuluekin lotzen ditu); oso mingarria izaten da.
Hazizurriak gaixotasun bat dira, listu-guruinak handitzea eragiten duena; listua ekoizten duten organoak dira listu-guruinak.