gripe
izena
Gripea arnas aparatuko gaixotasun kutsakorra da, birus batek eragiten duena; birus hori sudurretik edo ahotik sar daiteke gorputzera. Gripea duzunean gaizki sentitzen zara, gorputzeko mina izaten duzu eta sukarra ere izaten duzu. Batzuetan, baliteke buruko eta eztarriko mina izatea, baita eztula eta mukiak ere. Gripea birus batek eragiten du, ez bakterio batek. Horregatik, ez da antibiotikorik hartu behar; gehienez ere, medikuak botikaren bat emango dizu sukarra jaisteko eta hobeto sentitzeko. Kasu batzuetan, komeni da txertoa hartzea gripea ez harrapatzeko.
Askotan, gripea hotzeriarekin nahasten dugu.
