larruazal atopiko

Larruazal atopikoa larruazaleko gaixotasun bat da, eta ezaugarri hauek ditu: larruazala oso lehorra izaten da, eta azkura handia eragiten duten orban gorriak ateratzen dira besoetan, hanketan edo belaunetan.

lesio

Lesioak dira gorputzaren atalen batean egiten ditugun zauriak, hausturak, bihurrituak edo keinu txarrak.

lipotimia

Lipotimia da une batez zentzumenak galtzea.