larruazal atopiko
izena
Larruazal atopikoa larruazaleko gaixotasun bat da, eta ezaugarri hauek ditu: larruazala oso lehorra izaten da, eta azkura handia eragiten duten orban gorriak ateratzen dira besoetan, hanketan edo belaunetan. Aire girotuak, igerilekuetako kloroak eta tenperatura oso altuek edo oso baxuek, besteak beste, orban gorriak ateratzea eragiten dute. Asma edo alergiak dituzten haurrek aukera gehiago dute larruazal atopikoa izateko. Larruazal atopikoa badugu, xaboi bereziak erabili behar ditugu; larruazala kremarekin hidratatu behar dugu, eta kotoizko arropa lasaia erabili, larruazalak arnasa hartu dezan.
Ekzema atopiko eta larmintz atopiko ere esaten zaio.
