lipotimia

izena

Lipotimia da une batez zentzumenak galtzea. Lipotimia izaten duzunean, birikek oso azkar edo ohi baino motelago hartzen dute arnasa, eta bihotzak ere oso azkar edo ohi baino motelago egiten ditu taupadak; zorabio-sentsazioa izaten duzu, ez dituzu gauzak ikusten, eta, zutik bazaude, lurrera erortzen zara. Pertsona batek lipotimia bat izaten badu edo kordea galtzen badu, badirudi segundo batzuez hilik edo lo dagoela. Arrazoi askorengatik gertatu ahal zaizu, adibidez, esfortzu handia egin duzulako, eguzkiak gogor eman dizulako edo odoleko azukre-maila jaitsi zaizulako.

Pertsona batek kordea galtzen badu eta lurrera erortzen bada, arretaz zaindu behar da, balitekeelako mihia irenstea; izan ere, une horretan bere gorputzeko atalen gaineko kontrola galtzen du.

Herri-hizkeran, zorabioa ere esaten zaio. Medikuek sinkopea ere esaten dute.