Listua da ahoan dugun likido gardena; horri esker, ahoa beti heze izaten dugu eta mihia ez da lehor egoten. Listuak elikagaiak irensten eta digeritzen ere laguntzen digu. Badugu listua kanporatzea, baina, normalean, irentsi egiten dugu.
Txistu eta tu ere esaten zaio.