LMAZ

izena

LMAZ osasun-etxe bat da, eta hara joaten zara osasun-arazoren bat duzunean edo osasun-azterketak edo odol-analisiak egin behar dizkizutenean. Toki horretan tratatzen eta konpontzen dira izan ditzakezun osasun-arazo gehienak. Hantxe lan egiten dute medikuek, pediatrek, haginlariek, erizainek eta beste osasun-profesional batzuek.

Lesio edo gaixotasun larriren bat baduzu eta LMAZ batean lagundu ezin badizute, ospitale batera joan beharko duzu.

LMAZ sigla bat da; hau da, hitz hauen lehenengo hizkiekin sortuta dago: Lehen Mailako Arretarako Zentroa.