logopeda
izena
Logopedak dira pertsonek dituzten hizkuntzaren nahasmenduen azterketan espezializatuta dauden pertsonak. Logopedek hitzak ahoskatzen, hitz egiten, idazten eta irakurtzen laguntzen dizute, behar bezala egiteko zailtasunak dituzunean. Esate baterako, erre hizkia esaten ez dakigunean, totelka hitz egiten dugunean edo hizkiak nahasten ditugunean, logopedek lagundu ahal digute.
