antiseptiko

Antiseptikoak dira zauriak garbitzeko erabiltzen diren substantziak, zauriak infektatuta daudelako edo infekta ez daitezen erabiltzen direnak.

apendizitis

Apendizitis gaixotasuna dugunean, apendizea handituta izaten dugu.

asma

Asma bronkioetako gaixotasuna da. Bronkioak biriken barruan airea iragateko dauden hodi batzuk dira.

autismo

Autismoa baduzu, jaiotzen zarenetik zailtasunak izaten dituzu komunikatzeko, gainerakoekin erlazionatzeko eta zentzumen-organoen bidez informazioa jasotzeko.