anbulantzia
Anbulantziak dira ohatila bat eta gailu medikoak dituzten ibilgailuak, gaixoak eta zaurituak ospitalera eramateko erabiltzen direnak.
Anbulantziak dira ohatila bat eta gailu medikoak dituzten ibilgailuak, gaixoak eta zaurituak ospitalera eramateko erabiltzen direnak.
Anestesia likido bat da, xiringa batekin injektatu ohi dena gorputzeko atal bat lokartzeko edo gorputz osoa lokartzeko.
Anorexia gaixotasun larria da, argal egon arren zuk zeure gorputza lodi sentitzea eta lodi ikustea eragiten duena; ondorioz, jateari uzten diozu, eta baliteke gosez hiltzera iristea ere.
Antibiotikoak dira bakterio izeneko zomorrotxo txikiz edo mikrobioz egindako botikak, bakterioek eragindako gaixotasunak sendatzeko erabiltzen direnak; adibidez, otitisa edo pneumonia sendatzeko erabil daitezke.
Antigorputzak zure gorputzak sortzen dituen substantzia kimikoak dira (proteina esaten zaie).