anorexia

izena

Anorexia gaixotasun larria da, argal egon arren zuk zeure gorputza lodi sentitzea eta lodi ikustea eragiten duena; ondorioz, jateari uzten diozu, eta baliteke gosez hiltzera iristea ere. Anorexia oso ohikoa da nerabeen artean, bai mutilen artean, bai nesken artean.

Hitz hau an- aurrizkitik dator, ‘ez’ esan nahi duena, eta antzinako grezierazko orexia- , ‘gosea’ esan nahi duena.