anestesia

izena

Anestesia likido bat da, xiringa batekin injektatu ohi dena gorputzeko atal bat lokartzeko (anestesia lokala) edo gorputz osoa lokartzeko (anestesia orokorra). Horrela, ebakuntza bat egin ahal dizute zuk minik sentitu gabe. Txantxar bat kentzen dizutenean, haginlariak anestesia lokala jartzen dizu. Bihotzeko ebakuntza egin behar badizute, anestesia orokorra jarri behar dizute.