antibiotiko

izena

Antibiotikoak dira bakterio izeneko zomorrotxo txikiz edo mikrobioz egindako botikak, bakterioek eragindako gaixotasunak sendatzeko erabiltzen direnak; adibidez, otitisa edo pneumonia sendatzeko erabil daitezke. Antibiotikoek bakterioei erasotzen diete, eta hil egiten dituzte edo ez diete uzten beren lana egiten. Baina antibiotikoek ezin dituzte birusak hil; horregatik, ez dute balio katarro mota gehienak sendatzeko. Antibiotikoak jarabe edo pilula bidez har daitezke; krema moduan ere jarri ahal dituzu, edo zuzenean sartu ahal dizkizute gorputzean, xiringa baten bidez.

Aurkitu zen lehenengo antibiotikoa penizilina izan zen.