organo

Organoak giza gorputzeko atalak dira, zelulaz osatuak; organo baten zelula guztiek oso garrantzitsua den funtzio bat betetzen dute bizi ahal izateko.

oroimen

Oroimena gauzez gogoratzeko dugun ahalmena da.

osasun

Osasun ona duzunean, gorputzak behar bezala funtzionatzen du; ez duzu gaixotasunik eta osasuntsu zaude.

ospitale

Ospitaleak eraikin handiak dira, non gaixoak zaintzen baitira.