zelula

Zelula giza gorputzeko unitate bizidun txikiena da.

zientzialari

Zientzialariak dira zientzia egiten duten pertsonak; laborategietan lan egiten dute, ikertzen eta esperimentuak egiten.

zorne

Zornea da kolore zuri edo horiko likido lodi bat, infekzio bat duzunean eratzen dena, hala nola zauri bat infektatzen denean, pikor bat irteten zaizunean eta abarretan.

zorri

Zorriak intsektu txiki-txikiak dira, pertsonen ilean bizi direnak, batez ere haurren ilean; marroiak dira, eta antenak eta sei zango dituzte.