zorri

izena

Zorriak intsektu txiki-txikiak dira, pertsonen ilean bizi direnak, batez ere haurren ilean; marroiak dira, eta antenak eta sei zango dituzte. Zorriak gure buruko odolaz elikatzen dira, eta horrek zauri txikiak eragiten ditu. Buruan hazka egiten baduzu, baliteke zorriak izatea.

Zorri emeek arrautzak jartzen dituzte, bartza izenekoak, eta gero bartza horiek zorri bihurtzen dira. Bartzak kentzea oso zaila izaten da, ileari itsatsita egoten baitira; zorriak harrapatzea ere oso zaila izaten da, oso azkar mugitzen dira eta. Orrazi berezi batekin eta hiltzen dituzten produktu likido bereziekin kendu daitezke iletik.