zorne

izena

Zornea da kolore zuri edo horiko likido lodi bat, infekzio bat duzunean eratzen dena, hala nola zauri bat infektatzen denean, pikor bat irteten zaizunean eta abarretan. Zornea gorputzeko hainbat ataletan ager daiteke. Esate baterako, anginak handituak dituzunean, zorne-puntutxoak agertzen zaizkizu eztarrian.