bakterio

izena

Bakterioak izaki bizidun oso txikiak dira, hau da, mikrobioak, mikroskopioz baino ikusi ezin direnak. Askotariko bakterioak daude: esate baterako, batzuek gaixotasunetatik babesten zaituzte, eta beste batzuek gaixotasunak eragiten dizkizute. Bakterioak bizkor ugaltzen dira. Horregatik, oso garrantzitsua da eskuak eta zauriak garbitzea, bakterioek ez kutsatzeko.