konjuntibitis
izena
Konjuntibitisa begiaren hantura da. Konjuntibitisa baduzu, begiak gorritu egiten zaizkizu eta azkura ematen dizute. Baliteke betazala handitzea ere, malko-jarioa izatea, goizean begia irekitzeko zailtasunak izatea edo makarrak sortzea. Konjuntibitisa baduzu, medikuarenera joan behar duzu, eta ziurrenik botika bat emango dizu: begietarako tantak edo krema bat. Konjuntibitisa kutsakorra da. Hori dela eta, oso garrantzitsua da eskuak garbitzea begiak ukitzen dituzun guztietan.
Hitz hau antzinako grezierako conjuntiva eta -itis ‘hantura’ elkartuta sortu da.
