haginlari
izena
Haginlariak dira ahoan espezializatuta dauden pertsonak. Haginlariek hortzetako gaixotasunak eta arazoak tratatzen dituzte. Lan egiten duten lekura iristen zarenean, ohatila batean esertzen zara, eta, tresna bereziak erabiliz, ahoa nola duzun begiratzen dizute, ondo ez duzuna tratatzeko: okertutako hortzak, irteteko lekurik ez duten hortzak, min ematen dizun hagina, txantxarra eta abar.
