haustura
izena
Haustura da gorputzeko atal baten apurketa, bereziki hauena: hezur bat, lotailu bat (hezurrak giltzadurekin lotzen ditu) edo tendoi bat (hezurrak muskuluekin lotzen ditu); oso mingarria izaten da. Gorputzeko atalen bat hausten zaizunean, erradiografia bat egiten dizute eta igeltsua jartzen dizute; gero, igeltsua kentzen dizutenean, mugimendua berreskuratzeko ariketak egitea gomendatzen dizute. Batzuetan, hausturaren arabera, ebakuntza egin behar izaten dizute.
