burbuila-talde
Burbuila-talde esaten zaio elkarren arteko harremana duten eta elkarrekin ordu asko igarotzen dituzten pertsonez osatutako taldeari. Burbuila-taldeak oso ohikoak dira eskoletan eta institutuetan, ikasleek egunean ordu asko igarotzen dituztelako elkarrekin. Etxean ere sortzen dira burbuila-taldeak, gurekin bizi diren pertsonen artean. Burbuila-taldeak isolatzeak lagundu egiten du birus baten edo gaixotasun baten transmisioa murrizten.
burbuila-talde
Burbuila-talde esaten zaio elkarren arteko harremana duten eta elkarrekin ordu asko igarotzen dituzten pertsonez osatutako taldeari. Burbuila-taldeak hizpide dira pandemiak gertatzen direnean, elkarren artean harreman egonkorrak dituzten pertsonei buruz aritzeko. Burbuila-taldeak oso ohikoak dira hezkuntza-esparruan, elkarrekin ordu asko igarotzen dituzten ikasle-talde egonkorrak baitaude. Gurekin bizi diren pertsonekin ere sortu daitezke burbuila-taldeak. Burbuila-taldeak isolatzearen helburu nagusia da beste talde batzuekiko elkarrekintza murriztea, birus baten edo gaixotasun baten transmisio-arriskua murrizteko.
