depresio
izena
Depresioa gaixotasun bat da, emozio negatiboak izatea, pozik ez sentitzea eta triste egotea eragiten duena. Deprimituta zaudenean depresioa duzulako, askotan, ez duzu ezer egiteko gogorik, ez duzu inorekin hitz egin nahi, ez duzu jolas egin nahi, ezta gauza dibertigarriak egin ere, hala nola parkera joan. Sarritan, depresioa baduzu, ez duzu eskolara joan nahi, ezta zure logelatik irten ere; iruditzen zaizu ez duzula lagunik, eta ez duzu goserik, edo izugarrizko gosea izaten duzu. Depresioa baduzu, iruditzen zaizu gainerakoak oso zoriontsuak direla, baina zu bakarrik eta negar egiteko gogoz sentitzen zara.
