dioptria

izena

Dioptria oftalmologoek ikusmena neurtzeko erabiltzen duten neurria da. Ikusmena aztertzen dizutenean, begi bakoitzean zenbat dioptria dituzun esaten dizute. Begi batean dioptria bat edo gehiago badituzu, esan nahi du ez duzula ondo ikusten eta betaurrekoak edo lentillak behar dituzula.