Down-en sindrome

izena

Down-en sindromea duten pertsonek desberdintasun bat izaten dute geneetan jaiotzen direnean. Pertsona horiek 21. kromosomaren hiru ale dituzte (kromosoma bat zelula baten zati bat da); pertsona gehienek kromosoma bakoitzaren bi ale baino ez dituzte izaten. Desberdintasun hori dela eta, haurrek ezaugarri berezi batzuk izaten dituzte, besteak beste aurpegi zabala, begi txiki eta luzexkak, ile fina eta garezur txikia. Gainera, zailtasun handiagoak izaten dituzte ikasteko, desberdin eta mantsoago ikasten dute eta. Hori dela eta, nahiz eta Down-en sindromea duten haurrak haur gehienak joaten diren eskola berera joan ahal diren, normalean beste eskola batzuetara joaten dira, han irakasleek badakitelako nola irakatsi behar zaien, modu egokiagoan eta beren erritmoan.

Down-en sindromea ez da gaixotasuna.

John Langdon Down izeneko zientzialari britainiarrak deskribatu zuen lehen aldiz 1899. urtean, eta horregatik esaten zaio Down-en sindrome, zientzialari horren abizena erabiliz.