ekografia

izena

Ekografiak dira soinu-uhin bidez egiten diren irudiak, organo bat edo gorputzaren barneko atal bat ikusteko egiten direnak. Irudia pantaila batean ikusten da. Esate baterako, emakume bat haurdun dagoenean, ekografiak egiten zaizkio haurtxoa nola dagoen ikusteko; baina gorputzeko beste atal batzuetako ekografiak ere egin daitezke nola dauden ikusteko, hala nola gibelekoa, bihotzekoa, hezur batekoa edo giltzurrunetakoa.

Hitz hau antzinako grezierazko eco- hitzetik dator, “erresonantzia” esan nahi duena, eta -grafia hitzetik, “irudikapen grafikoa” edo “marrazkia”.