isolamendu

izena

Isolamendu esaten zaio gaixotasun kutsakorra duen pertsona bat gainerakoengandik bereizteari, haiek ez kutsatzeko. COVID-19aren pandemian, COVIDa zuten pertsonak isolatu egin behar izan ziren.

Isolamendua da pertsona batek gaixotasun kutsakorra duenean jarraitzen den protokoloa; pertsona hori gainerako pertsonengandik bereizten da, jende gehiago ez kutsatzeko. Kutsatuta ez dauden pertsonak ere isola daitezke, hainbat arrazoirengatik kutsatzea saihestu behar dutelako (defentsak ahul dituztelako edo beste gaixotasun batzuk dituztelako). COVID-19aren pandemian, pertsona asko isolatu ziren.