kasu negatibo

izena

Pertsona bati bakterio edo birus bat duen jakiteko proba egiten zaionean eta emaitzak halakorik ez duela erakusten duenean, kasu negatiboa dela esaten da. Adibidez, COVID gaixotasunaren proban kasu negatiboak diren pertsonak ez daude gaixorik, baina garrantzitsua da beren burua zaintzen jarraitzea, baldin eta gaixorik dauden pertsonekin bizi badira edo haiekin denbora pasatzen badute, batez ere.

Nahiz eta hala ez iruditu, esan dezakegu kasu negatiboa izatea berri ona dela.

Kasu negatiboei negatibo esaten diegu askotan.

Kasu negatibo esaten zaie bakterio edo birus baten detekzio-proba egin eta emaitza negatiboa izan duten pertsonei. Horrek esan nahi du haien gorputzean ez dela aurkitu bakterioaren edo birusaren aztarnarik. Garrantzitsua da COVID gaixotasunaren probetan kasu negatibo diren pertsonek beren burua zaintzen jarraitzea, baldin eta birus horretarako positibo eman duten pertsonekin bizi badira, batez ere.

Kasu negatiboa izan gaitezke edo emaitza negatiboa eman, mediku batek eskatzen duen edozein probatarako, adibidez, haurdunaldi-proba bat, alkoholemia-proba bat, gorozkietan ezkutatutako odola hautemateko proba bat eta abar.

Askotan, kasu negatiboak adierazteko negatibo erabiltzen dugu soilik.