koronabirus
Koronabirusak birus-familia bat dira, eta izen hori eman zaie puntaz inguratutako kanpoko egiturak koroa itxura duelako. Koronabirusek arnas aparatuko zenbait gaixotasun eragiten dituzte pertsonetan, adibidez, COVID-19a, SARS-CoV-2 koronabirusak eragindakoa. Birus horri COVID esaten diote askok.
koronabirus
Koronabirusak birus-familia bat dira, gizakietan arnas aparatuko gaixotasunak eragiten dituztenak. Koronabirusek eragindako gaixotasunak arinak izan daitezke, adibidez, katarro arrunt bat, baina ertainak edo larriak ere izan daitezke, eta, pneumonia bat edo heriotza eragin, COVID-19aren kasuan bezala. Animaliei edo pertsonei eragiten dieten koronabirus asko daude, baina guztiek dituzte punta batzuk haien egituraren inguruan, koroa itxura ematen dietenak.
