menstruazio

izena

Menstruazioa umetokiaren barneko geruzaren ezkatatzea da, eta hilekoaren zikloaren amaieran (hilekoaren zikloa bi hilekoren arteko aldia da, eta 21 eta 35 egun bitartean irauten du) kanporatzen da, fluxu eta odol moduan, baldin eta haurdunaldirik ez badago (hau da, emakumea haurdun ez badago). Hilekoak 3 eta 7 egun artean irauten du. Neskek 10 eta 16 urte bitartean izaten dute lehenengo hilekoa, eta lehen aldiko horri menarkia esaten zaio.

Normalean hilekoa esaten dugu, eta emalege ere esaten zaio.