supositorio
izena
Supositorioak dira suziri txikien itxura duten botikak uzkitik sartu eta gorputzaren barruan desegiten direnak. Zenbait gaixotasun edo ondoez sendatzeko erabiltzen dira. Esate baterako, kaka egin ezinik zabiltzanean, supositorio bat jarri ahal dizute libratzen laguntzeko; nolanahi ere, supositorioak gero eta gutxiago erabiltzen dira.
