depresio

Depresioa gaixotasun bat da, emozio negatiboak izatea, pozik ez sentitzea eta triste egotea eragiten duena.

dermatologo

Dermatologoak larruazalean espezializatuta dauden medikuak dira.

desgaitasun

Desgaitasun bat izatea da ezaugarri berezi batengatik zerbait egiteko gaitasunik ez izatea edo zerbait egiteko zailtasunak izatea; ezaugarri hori fisikoa edo mentala izan daiteke, edo fisikoa eta mentala.

diabetes

Diabetesa gaixotasun bat da, odolean azukre gehiegi izatea eragiten duena; hori dela eta, egarri handia izaten duzu, eta txiza egiteko gogo handia.