desgaitasun
Desgaitasun bat izatea da ezaugarri berezi batengatik zerbait egiteko gaitasunik ez izatea edo zerbait egiteko zailtasunak izatea; ezaugarri hori fisikoa edo mentala izan daiteke, edo fisikoa eta mentala. Pertsona batek jaiotzetik izan dezake desgaitasun jakin bat, edo gaixotasun baten edo istripu baten ondorioz.
Desgaitasuna duen haurrak zailtasunak izan ditzake ikusteko, entzuteko, hitz egiteko edo ibiltzeko; beharbada beste gaitasun batzuk erabiliz egin ditzake ekintza horiek, edo agian ez du horiek egiterik. Desgaitasunak dituzten haurrek, askotan, zailtasun horiek ez dituzten pertsonek egiten dituzten gauza berak egin ditzakete, baina beste modu batera, adibidez, protesiak erabiliz (hanka artifizial bat), edo laguntzen dieten objektuak (betaurrekoak edo makila bat). Esate baterako, ezin badute ibili, beharbada leku batetik bestera joan litezke gurpil-aulki batean. Askotan, desgaitasunak ez die eragozten eskolara joatea, kirola egitea, jolastea eta abar, ezta handitan gainerakoek bezala lan egitea ere.
Desgaitasuna ez da gaixotasuna.
