diabetes
izena
Diabetesa gaixotasun bat da, odolean azukre gehiegi izatea eragiten duena; hori dela eta, egarri handia izaten duzu, eta txiza egiteko gogo handia. Diabetesa baduzu, dieta berezia egin behar duzu eta intsulina injektatu behar duzu; intsulina odoleko azukrea erregulatzen laguntzen duen substantzia da, eta pertsona diabetikoek beharrezkoa dute, ez baitute behar beste ekoizten.
Zenbait diabetes mota daude; 1 motako diabetes mellitusa da haurrei eta nerabeei eragiten diena.
