bronkitis
izena
Bronkitis gaixotasuna dugunean, bronkioak handitu egiten dira. Bronkioak dira biriken barruan airea eramaten duten hodiak. Bronkitisa baduzu, muki asko izaten duzu, baita eztula ere, eta kostatu egiten zaizu arnasa hartzea. Bronkitisa larria bada, baliteke zenbait egunez ospitalean geratu behar izatea; hala bada, maskara bat jarri ohi dizute arnasa hartzen laguntzeko.
Hitz hau antzinako grezierako bronqu- ‘trakea’ eta -itis ‘hantura’ elkartuta eratu da.
