maskara

izena

Maskarak dira oihalez edo beste materialen batez egindako pieza errektangularrak, ahoa, sudurra eta kokotsa estaltzen dituztenak. Zenbait gaixotasunen aurka babesteko balio dute, COVID-19aren aurka, adibidez, elkarren artean kutsatzea ekiditen dutelako. Egokiro babesteko, ondo jarri behar dira, ahoa eta sudurra estalita.

Zenbait mota, material eta koloretako maskarak daude. Gehien babesten dutenak autoiragazleak dira (FFP deritze), zuk besteak kutsatzea ez ezik besteek zu kutsatzea ere ekiditen baitute. Bestalde kirurgikoak daude, zuk besteak ez kutsatzeko balio dutenak. Azkenik, maskara higienikoak eta oihalezko higienikoak daude, babes txikiagoa ematen dutenak.

Maskarak apur bat deserosoak dira; izan ere, ahoa estaltzen dute eta ez duten uzten arnasa erabat ondo hartzen. Medikuek, erizainek eta haginlariek maiz erabiltzen dituzte maskarak, baina pandemiaren garaian guztiok erabili behar izan genituen.

Maskarari musuko ere esaten zaio.

Maskarak dira oihalez edo beste materialen batez egindako piezak, ahoa, sudurra eta kokotsa estaltzen dituztenak. Maskarek aire bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten gaituzte, COVID-19tik, adibidez; izan ere, agente patogenoak edo osasunerako arriskutsuak diren agenteak arnastea (inhalatzea eta exhalatzea) ekiditen dute.

Zenbait mota eta materialetako maskarak daude, eskaintzen duten babes-mailaren arabera. Autoiragazleak (FFP ere deritze) dira gehien babesten dutenak; zuk bestea kutsatzea ekiditen dute, baina baita besteek zu kutsatzea ere. Kirurgikoek zuk besteak kutsatzea ekiditen dute; eta higienikoek eta oihalezko higienikoek babes txikia ematen dute.

Lehen, maskarak osasun-langileek eta Asiako zenbait herrialdetako herritarrek soilik erabiltzen zituzten, baina, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, maskara erabiltzea nahitaezko bihurtu zen eta jende guztiak erabili behar izan zituen.

Maskarari musuko ere esaten zaio.