obesitate
izena
Obesitatea gaixotasun bat da, pertsona baten gorputzean gantz gehiegi pilatzearen ondoriozkoa dena. Obesitatea duten pertsonak oso lodi egoten dira. Gaixotasun honek ondorio larriak ditu; adibidez, obesitatea duten pertsonek zailtasun handiagoak dituzte ibiltzeko, kirola egiteko edo arnasa hartzeko. Obesitatea duten pertsonek gaixotasun larri asko izaten dituzte. Obesitateak hainbat kausa izan ditzake, eta garrantzitsuenetako bat da dieta orekatua ez izatea.
Ez dira nahastu behar obesitatea eta gainpisua; lehena gaixotasun larria da. Oso garrantzitsua da ondo tratatzea obesitatea duten haurrak eta helduak, askotan tratu txarrak jasotzen baitituzte hain gizen egoteagatik.
