penizilina
izena
Penizilina antibiotikoa da; bakterioek eragiten dituzten gaixotasunak sendatzen dituena, hala nola pneumonia edo zauri bateko infekzioa. Penizilinak eraso egiten die askotariko bakterioei, eta hil egiten ditu edo ez die beren lana egiten uzten. Penizilina jarabe edo pilula bidez har daiteke; krema moduan ere jarri ahal duzu, edo zainetan sartu ahal dizute xiringa baten bidez.
Penizilina izan zen sortu zen lehenengo antibiotikoa.
