alergia

izena

Alergia esaten zaio gorputzak izaten duen erreakzio mota bati. Alergia baldin baduzu, ez zara ondo sentitzen gauza, animalia edo landareren bat ukitzen edo jaten duzunean edo harengandik hurbil zaudenean. Esate baterako, hautsari, polenari, fruitu lehorrei edo katuen edo txakurren ileari izan ahal diezu alergia. Pertsona bakoitzak erreakzio desberdina izan dezake: baliteke eztula edo doministikuak izatea, edo larruazalean azkura izatea eta pikortak irtetea, edo gorputzeko zenbait atal handitzea, hala nola ezpainak edo eskuak. Alergiak ez dira kutsakorrak, eta ez ditugu guztiok pairatzen.