bertigo

izena

Bertigoa da oreka galtzen duzula sentitzea; bertigoa baduzu, sentitzen duzu erori egingo zarela, burua biraka duzula eta sabelean kilimak dituzula. Normalean, leku garaietara igo eta behera begiratzen duzunean sentitzen duzu bertigoa, hala nola etxe orratz baten terrazan, teleferiko batean, zubi garai batean edo barraketan. Beste arrazoi batzuengatik ere izan dezakezu bertigoa, adibidez, zerbikaletako hezurretako mina duzulako (lepoko ornoak dira zerbikalak) edo belarriko arazo bat duzulako.