berrogeialdi

izena

Berrogeialdi esaten zaio gaixotasun infekzioso bat (adibidez, COVID-19a) ez hedatzeko hartzen den neurri bati. Pertsona bat (edo pertsona-talde bat) isolatu egiten da, sintomarik ez izan arren eta positibo ez eman arren birusa izan dezakeela susmatzen bada. Normalean, pertsona horrek bakarrik egon behar du eremu batean; eremu hori bere logela izaten da gehienetan. Leku askotan egin daitezke berrogeialdiak, betiere gainerako pertsonengandik isolatuta egonez gero. Hotel bateko gelan egin daiteke, itsasontzi batean edo etxe batean. Ez dute zertan 40 egun izan, gaixotasuna kutsa daitekeen denbora baizik.

Berrogeialdi, isolamendu eta konfinamendu hitzek adierazten dute erasandako pertsonak besteengandik bereizita daudela; dena dela, berrogeialdia sintomarik ez duten pertsonei ezartzen zaie, eta isolamendua kutsatuta egonda proba batean positibo eman dutenei.

Berrogeialdiari koarentena ere esaten zaio.

Berrogeialdi esaten zaio kutsatzeak ez gertatzeko hartzen den osasun publikoko neurri bati, adibidez, koronabirusa ez kutsatzeko erabili zen neurriari. Epidemia edo pandemia bat eragin duen birusaren eraginpean egon diren pertsonak isolatzean datza. COVID-19a diagnostikatu dioten paziente batekin kontaktu estua izan baduzu, gela batean bakarrik egon behar duzu, ahal baduzu, gaixotasuna kutsatzeko arriskua dagoen bitartean. Ez du esan nahi berrogei egunez isolatu behar duzunik, aldi hori aldatu egin daitekeelako gaixotasunaren larritasunaren eta uneko osasun-egoeraren arabera.

Berrogeialdi, isolamendu eta konfinamendu terminoak erabiltzen dira gaixoak gainerako pertsonengandik bereizteko neurriak adierazteko. Berrogeialdia sintomarik ez duten eta positibo eman ez duten pertsonek egin behar dute eta, isolamendua, aldiz, gaixotasuna diagnostikatu zaien pertsonek.

Hitz hori erabiltzen da, garai batean bidaiariek, merkatariek eta haien salgaiek ezinbestean 40 egunez isolatuta egon behar izaten zutelako gaixotasun kutsakorrak eta osasunerako oso arriskutsuak zeuden lekuetatik itzultzen zirenean.

Berrogeialdiari koarentena ere esaten zaio.