bero-kolpe
izena
Bero-kolpea da gorputzaren tenperatura bat-batean igotzea. Udan gertatzen da batez ere, eguzkipean babesik gabe denbora gehiegi egiten duzunean edo ariketa fisiko asko egiten duzunean. Bero-kolpea izaten duzunean, larruazala gorritu egiten da, buruko min handia izaten duzu, sukarra izaten duzu, zorabiatu egiten zara eta baliteke kordea ere galtzea. Bero-kolpeak saihesteko, honako hauek egin behar dituzu: ura edan, eguzkitarako txapela jantzi eta ez egin ariketarik eguzkiak indar handiena duen orduetan.
Bero-kolpea eguzkipean denbora gehiegi eman duzulako gertatzen bada, intsolazio ere esaten zaio.
