distantzia sozial

izena

Distantzia soziala da birus batek edo bakterio batek eragiten dituen gaixotasunak ez kutsatzeko hurbileko pertsonekiko gorde behar den tartea, leku publiko itxi edo irekietan batez ere. Gomendatzen den distantzia 1-2 m artekoa da.

COVID-19aren pandemian, hainbat lekutan ezarri zen neurri hori: eskoletan, ospitaleetan, dendetan edo zinemetan. Distantzia soziala gordetzeko, kontaktu fisikoa saihestu behar da (adibidez, musuak eta besarkadak), eta distantzia hori errespetatu egin behar da, maskara erabili ala ez.

Distantzia soziala da segurtasunerako urruntze fisiko bat, elkarrengandik hurbil dauden pertsonak bereizteko, batez ere leku publiko itxi edo irekietan; birus bat edo bakterio bat ez kutsatzeko prebentzio-neurria izan daiteke. Gomendatzen den distantzia 1-2 m artekoa da.

COVID-19aren pandemian, arauz ezarri zen neurri hori, osasun-kontrolerako ekintza moduan, koronabirusa gehiago ez hedatzeko. Batez ere ikastetxeetan, ospitaleetan, saltokietan, garraiobideetan eta aisialdirako lekuetan ezarri zen distantzia soziala. Distantzia soziala gordetzeko, kontaktu fisikoa saihestu behar da, eta distantzia hori errespetatu egin behar da, maskara erabili ala ez.

Distantzia fisiko, pertsona arteko distantzia eta segurtasun-distantzia terminoak ere erabiltzen dira.